• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Metodologia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Trebakuntza programa honen planteamendua Learning by doing erakoa da, eta ikastaro osoan jasotako ezagutzak biltzen dituen proiektu bat egin beharko da amaieran. Abiapuntua irakasleek prestatutako materiala izango da, oinarri-oinarrizkoa, eta hainbat informazio baliabide eskainiko zaizkio ikasleari, bere proiektua sor dezan. Gaian aditua den tutore batek etengabe gidatuko du ikaslearen lana, eta irakasleen eta ikaskideen iritziak, iradokizunak eta laguntza jasoko ditu. Programa ikastaroko lehenengoko gaien argitalpenarekin eta ondorengo inaugurazio hitzaldiarekin (publikoari irekia eta joan ezin diren ikasleen esku jartzeko grabatua izango dena) hasiko da. Hortik aurrera, planteatutako gaiak lantzeari ekingo zaio.


Online Ikastaroa + inaugurazio hitzaldia + aurrez aurreko 2 saio


Proiektua egiteko ikasle bakoitzak gune propio bat du prestakuntza plataformaren baitan. Gune hau publikoa da eta ikasleak nahi duen moduan erailki dezake bere proiektua honen baitan. Era berean, gune honek egunetik egunera proiektua ebaluatzen duen irakasleriaren begi-bistan lan egiteko eta proiektua eguneratzeko aukera emango dio ikasleari. Proiektuarekin batera, ikasleak zenbait ariketa praktiko egingo ditu, eta hauei esker ikasketa prozesuan nola doan ikusi ahal izango du eta erronka berriak finkatu ahal izango ditu. Hala, ikasitakoaren eta oraindik ikasteko duenaren kontzientzia osoa izango du ikasleak.

Programa birtuala izanagatik ere, Asmoz Fundazioak aurrez aurreko bi saio antolatuko ditu, eta ikasle guztiek derrigor joan beharko dute horretara. Saio horietan, programan irakatsitako gai osagarriak landuko dira, eta guztiak ere ezinbestekoak izango dira informazio kudeatzailea eta bitartekaria trebatzeko.

Hona hemen ikastaroaren egutegia:

2012-03-05: Ikastaro hasiera
2012-03-19: Inaugurazio hitzaldia
2012-04-20: Aurrez aurreko saioa I
2012-05-11: Aurrez aurreko saioa II
2012-06-22: Ikastaro bukaera

Eskura izango duzue Donostiari buruzko informazio interesgarria (iristeko moduak, ostatuak, gastronomia, eta beste) honako webgunean:www.sansebastianturismo.com

 

Inaugurazio hitzaldia

Hizlaria: Koldo Saratxaga “Aro Berria Modu Berria”
Tokia: Koldo Mitxelena Kulturunean
Data: martxoak 19, 18:30 o.

Informazio gehiago

Ikastaroa komunikabideetan

Curso bonificable por la Fundación Tripartita


Iraupena

Hasiera data: 2012ko martxoak 5
Amaiera data: 2012ko ekainak 22

ANTOLATZAILEAK

TABAKALERA

 

Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza

Eremu pribatua