Helburuak:
- Informazioak egungo gizartean duen garrantziaz jabetzea.
- Informazio beharrak ezagutzea eta behar bezala kontzeptualizatzen jakitea.
- Informazioa lokalizatzeko estrategiak sortzea.
- Informazioa aurkezteko erabiltzen diren formatuak eta horietako bakoitzaren kasuistika ezagutzea.
- Informazio unitate baten bidez eman daitezkeen zerbitzu guztiak ezagutzea.
- Dokumentuak hainbat formatutan ekoizten eta editatzen ikastea.
- Interneteko erreminta sozialen ezaugarriak ezagutzea.
- Informazioa antolatzea, aplikatzea eta jakinaraztea,
- egoera bakoitzerako egokiena den moduan.
- Berrikuntza kontzeptua eta tipologia ezagutzea, eta prozesu hori informazio unitate baten kudeaketan aplikatzeko gauza izatea.
- Informazioa eta hainbat dokumentu mota erabiltzeko zein ikusteko lege inplikazioak ulertzea.
- Informazio unitate batek egungo munduan eskain dezakeen ikuspegi globala ezagutzea.
Hartzaileak:
- Edozer arlotako profesionalak, informazioaren eta erabiltzailearen artean bitarteko lanak egiteko jakintza egokiak lortu nahi dituztenak.
- Liburutegietako eta dokumentazio zentroetako profesionalak, birziklatzeko asmoa dutenak.
Eskakizun teknikoak:
- Interneterako sarbidea eta nabigatzailea (Firefox, Opera, Chrome...) dituen ordenagailua.
- Acrobat Reader
Iraupena:
Irakastorduak: 125
Iraupena: 16 aste
Laneko erritmo arrunta: astean zazpi ordu inguru online
Hasiera data: 2012ko martxoaren 5a
Amaiera data: 2012ko ekainaren 22a
Ebaluazioa:
Ebaluazioa jarraitua izango da eta proiektu global bat egin beharko da, ikasitako gai guztiak bilduko dituena. Era berean, foroetan parte hartu beharko da eta eskatutako tarteko ariketak egin beharko dira. Aurrez aurreko saioetara derrigor joan beharko da.
Diploma:
Ikastaroa amaitutakoan, aprobetxamendu titulua jasoko du ikasle bakoitzak, proiektua behar bezala egin ostean.
Hizkuntza:
Ikastaroa gaztelaniaz izango da.











