Gure mundua informazioz josita dago, eta gizakiok sekula baino erantzun gehiago baditugu ere, gero eta zailtasun handiagoak ditugu benetan behar duguna lortzeko. Nola bereizi zerk duen garrantzia eta zerk ez? Nola jakin zer den fidagarria eta zer ez? Nola jakin zerk asetzen dituen gure beharrak? Egoera horretan, ezinbestekoa zaigu gure beharrak aintzat hartuta garrantzitsua dena bilatzen, ebaluatzen eta komunikatzen dakien profesionala ondoan izatea.
Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria programaren helburua profil hori izango duten pertsonak trebatzea da, aholkulari eta bitartekari lanak egin ditzan adin, lanpostu eta ikasketa maila orotako herritarren eta informazio polifazetiko eta aldakorraren artean.
Ikastaroa edozer alorretako profesionalei, betiere beren jakintza alorrean bitarteko lanak egitera bideratu nahi badute beren ibilbide profesionala, dago zuzendua, birziklatzeko eta beren ogibideari bultzada emateko asmoa duten liburuzainak eta informazioaren kudeatzaileak barne daudelarik. Gaur egun, arlo orotan behar dira informazioa eta pertsonak elkarrengana gerturatuko dituzten profesionalak.
Programako helburuak betetzeko, sona handiko adituak ditugu gai bakoitzeko, eta ahalegin handia egingo dute ikasteko prozesua bikaina izan dadin, interesa dutenek ibilbidearen amaieran proiektu propioa izan dezaten, eta deskribatutako profilerako ezinbestekoak iruditzen zaizkigun gaitasunak izan ditzaten; hots, informazioaren kudeatzaileak eta bitartekariak behar dituen gaitasunak.











